Descripción
—Zergatik igaro behar ditugu oporrak internetik gabeko herri honetan? Nondik atera dira zirin itzelak eta itsaskorrak botatzen dituzten oilo izugarri hauek?
Aitonak, bere tailerrean, txatarra piezei bizia ematen die: errege, erregina eta zaldi bihurtzen ditu, eta abenturarik onenera eramango gaituzte. Istorio sinestezin honetan, superbotereak dituzten bizikletak daude, eta borrokak xake partiden bidez konpontzen dira. Ausartuko zara gurekin etortzera?
Descripción
Noemí Valiente Sánchez
Bazen behin ume bat. Aita zoragarri bat zuen —Xake Erregea—, gauero ipuinak irakurtzen zizkiona. Horrela sortu zitzaion istorioak asmatzeko bokazioa. Xake Erregeak matematiketarako grina sartu zion, eta, horregatik, bere ingeniari lanbidearekin ere gozatzen du. Neskatoa zelarik, bere lehen ipuinak idatzi zituen, eta amari asko gustatzen zitzaizkion. Arnasa horrek hegoak eman zizkion idazteari ez uzteko, asmatzeko ilusioa inoiz ez galtzeko. Bere bi umeei esker, Noemi ume egin zen berriro eta betiko. Izan ere, haurrak jakintsuak, nekaezinak eta dibertigarriak dira, eta ez helduak bezalakoak... Haurrentzako beste album bat ere idatzi du: María Coletas, una historia de circo que se sale de la carpa. Eta bi eleberri: Encuentros con la casualidad eta El mismo azul. Noemi ezagutu nahi baduzu, bere istorioetan sartuta aurkituko duzu, ezkutaketan jolasten, bizikleta batean igota, edo edozein zirkutako lehen lerroan.
@noemi_valiente_sanchez
Isabel Martínez Bernat
Isabel Martínez Bernat ilustratzailea eta arkitektoa da. Madrilen bizi da familiarekin, han lan egiten du, eta ahal duen guztietan marrazten du. Egun batean ikusten baduzu andre bat metroan edo parkean zuri begira dagoela libreta batean zirriborratzen ari den bitartean, ez zaitez ikaratu. Zaude geldi minutu pare batez, eta gero zoaz andre hori agurtzera, ziur bera dela, jendea marrazten, eta poztuko da zu ezagutzeaz. Hau da bere lehen argitaratze proiektua. Istorio honetatik gehien erakarri zuten gauzetako bat da aitonaren pertsonaia eta haren tailerra. Isabel ezagutzen baduzue, badakizue zergatik.
@isa.bernat





